Donostiako 72. Musika Hamabostaldia
Badke Quartet hari laukotea Gasteizen ariko da ostiralean
2002an sortu zen talde britainiarrak Santa Maria katedraleko habeartean emango du kontzertua
«Energiaz betetako kontzertu bibratzaileak» emateagatik nabarmentzen da Badke Quartet hari laukotea, datorren ostiraleko kontzertuaren antolatzaileen arabera. Talde britainiarrak Gasteizko Santa Maria katedraleko habeartean joko du iluntzeko 20:00etan, katedraleko fundazioak antolaturiko Obretan eta irekita ekimenaren eta Gasteizko Nazioarteko Jaialdi-kurtsoaren barruan. Katedraleko dendan daude salgai sarrerak, hiru euroan Fundatzaileen Zirkuluko kideentzat eta bost euroan beste guztientzat. 2002tik, sortu zenetik, nazioarteko jaialdi ugaritan parte hartu du Badke Quartet taldeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu