Cristobal Balentziaga museoa ireki zutenetik bederatzi hilabete igaro direnean, Getariako museoaren erakusketa iraunkorrean dauden jantziak aldatu egingo dituzte. Museoaren funtsetan Balentziagak sortutako 1.290 pieza baino gehiago daude, eta, lehenengo bederatzi hilabete hauetan, material horren guztiaren artean aukeratutako 90 pieza egon dira ikusgai. Jantziak gordetzeko eta zaintzeko baldintzak zorrotzak direnez, txandakatu egin behar dira, eta, hori dela eta, maiatzaren 2an ordezkatu egingo dute orain arte egon den bilduma.
Datozen sei hilabeteetan aldi baterako bost erakusketa jarriko dituzte Aldamar jauregian. Hilaren 16an Carlos Saenz de Tejada artista abangoardistak (1897-1958) eginiko marrazkiak jarriko dituzte ikusgai, eta 30ean ManiQUEEN, 1922tik aurrera, La Rosa konpainiari buruzkoa.Bainujantzien gaineko erakusketa batek eta Balentziagak 40 eta 50eko hamarkadetan Espainiako jostunengan izan zuen eraginaz eginiko beste batek osatuko dute programazioa.
Balentziaga museoak aldatu egingo ditu ikusgai dituen lanak
Aldi baterako bost mostra eskainiko ditu, horietako bat Carlos Saenz de Tejadaren obrekin osatua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu