Balentziaga musikarekin omendu dute heriotzaren 40. urteurrenean
Cristobal Balentziaga moda sortzailea (Getaria, 1895-1972) hil zela 40 urte bete ziren atzo, eta jaioterrian musikarekin omendu dute. Lore eskaintza egin ondoren, Trio Mezzo taldeak Ludwig van Beethovenen Serenadeop. 8 obra jo zuen Cristobal Balentziaga museoan. Horrekin batera, museoak moda sortzailearen argitaratu gabeko lanak ipini zituen ikusgai Getarian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu