Balentziagaren jantziei egindako argazkiak, Boulevard aretoetan

Manuel Outumurok Getariako museoan egin ditu 'Balentziaga argian eta sakonean' erakusketako lanak

Erredakzioa
Donostia
2011ko irailaren 16a
00:00
Entzun
Manuel Outumuro argazkilariak (Ourense, Galizia, 1949) urteak daramatza moda munduan lan egiten. Hala ere, aldiro «zailtasun berriak» aurkitzen dizkio bere jardunari. Oraingoan, Cristobal Balentziaga diseinatzaile getariarraren jantziei 60 argazki egin dizkie, eta «gorputzik gabeko soinekoei aurre egitea» iruditu zaio arazorik handiena. «Aurrean neuzkanak manikiak ziren, eta ez nintzen zailtasun horren kontziente lanean hasi nintzen arte».Getariako Balentziaga museoan egin ditu argazki guztiak, bertan baitaude Cristobal Balentziaga fundazioaren bildumako jantziak. Argazkilariaren lanaren emaitza Donostiako Boulevard aretoetan ikus daiteke, urriaren 16ra bitarte, Balentziaga argian eta sakonean erakusketan. Jostun ezagunak 1935. eta 1968. urte artean egindako jantzien argazkiak dira erakusketakoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.