Banakakoa, zortzi gai zortzi bertsoera

Amets Arzallus bakarkako lanean. ARITZ LOIOLA / ARGAZKI PRESS
2017ko abenduaren 17a
20:38
Entzun

Norberak bere gaiari kantatu dio arratsaldeko bakarkakoan, Lujanbio izan da aurrena. Ama izan zara. Denek diote pozik egon behar zenukeela, baina ez zara hala sentitzen.

Lehen bertsoaren amaiera: "lehen ezaren hutsa nuen da / gaur izan ondoko hutsa"

Bigarrenarena: "nik ez dakit ze puntatarate / behartu behar den bizitza"

Hirugarrena: "ta luze gabe adiskide izan / beharko gara ni ta zu"

Hamar urteko haur bat du harreran Arzallusek. Familia biologikoarengana joan da bisitan. Noiz itzuliko zain zaude.

Lehen bertsoaren amaiera: "ez dut nahi baina senti nezake / nerea balitz bezala"

Bigarrena: "ez dut jakin nahi zer izango den / bere guraso batentzat"

Hirugarrena: "ta urtetarako izen liteke /gaur bost ordu den tartea /zaila zait baina desio dizut / zoriontsu izatea"

Gaztelumendi, lan berrian hasi zenetik, etxera etortzen denerako familiakoak lo egoten dira.

Lehen bertsoaren amaiera: "haiek etxean dabiltzanean / ni nabil etxetik kanpo / ta haiek etxetik joaten dira / esnatzen naizenerako"

Bigarrenarena: "Nik zenbat gauza galtzen ditudan / soldata irabazteko"

Hirugarrenarena: "lana utziko det etorkizuna / naiz ez ikusi seguru / guk daukaguna galdu aurretik / zerbait asmatuko dugu"

Sarriegik urteetan lana egin duzu adinekoak zaintzen. Gero eta gertuago ikusten du bera zainduko duten unea.

Lehen bertsoaren amaiera: "ez dakit ba prest nagoen / horretara iristeko"

Bigarrenarena: "ez dut bakarrik egon nahi / bizitzaren hondarrean"

Hirugarrenarena: "eta zaindu nazatela / zaindu ditudan bezala"

Unai Agirre gerra kazetari baten aita da. Albistegiak ikusi du semea, berriak ematen.

Lehen bertsoaren amaiera: "Bonba artean air da hizketan / peto batekin bakarrik"

Bigarrenarena: "gogoa daukat abioia hartu / ta bere bila joateko"

Hirugarrenarena: "Baina aita gaizki jarri aurretik / etxera etorri dadila"

Umetan iseka egiten zioten eskolan Colinari. Urteak igaro dira, eta gaur, ikaskide ohien afarira joateko gonbita jaso duzu.

Aurrenekoaren amaiera: "Klaseko tontoa zena / orain lehendakari dela"

Bigarrenarera: "Bi aldiz lotsatu dira / behin burla egiteagatik / Eta, bi, bizitzan zehar / bihurtu direnagatik"

Hirugarrenarena: "Nahiz ta bentza txiki hau / izan den nere graziko / seguruenik ez nuen / boturik irabaziko"

Lotsa dela eta gauza asko egiteke utzi ditu bizitzan Elortzak. Clown ikastaro batean apuntatu da.

Lehen bertsoaren amaiera: "Clown ikastarora egin / gura nuen nik buelta / aspergarria izaten / aspertu nitzen eta"

Bigarrenarena: "Sudur gorri bat ipini / behar izan dut tarteko / sudur punta jartzen zaidan / guztia egiteko"

Hirugarrenarena: "abisatu egingo diet / Igor badatorrela / etxean eta lanean / prepara daitezela"

Mendiluze urteetan aurrera doa, eta ikasten hasi da. Gaztetan ez zuen aukerarik izan.

Aurrenekoaren bukaera: "bizitza hontan hastera doa / nere bigarren bizitza"

Bigarrengoarena: "eta iristen saiatze ez dena / ez da inora iristen"

Hirugarrenarena: "alperrik galtzen ez det utzi nahi / nere azkeneko aukera"

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.