Donostiako Zinemaldian girotutako pelikula da Operación Concha. Barbara Goenaga aktoreak nabarmendu du ikusleek barre egingo dutela eta ondo pasatuko dutela. Jose Portela da filmeko ekoizlea, eta pelikulako gorabeherak aipatzearekin batera, Juanba Berasategi zena gogoratu du. Operación Concha ostiral honetatatik aurrera ikusi ahalko da Hego Euskal Herriko zinema areto komertzialetan.
Non filma atzo estreinatu zuten Zinemira sailean. "Dirurik gabe egin dugu, baina nahi duguna egin ahal izan dugu", esan du Ximun Fuchs zuzendariak. Eñaut Castagnet lehengusuarekin batera izan da Zurriolako butaka-n saioaz hitz egiten. "Zinemaldian egoitea garaipen bat da guretzat", adierazi du Fuchsek. Tragedia eta komedia ageri dira pelikulan, eta Fuchsek uste du artea ez dela bereizi behar generotan. "Film bat egiteko istorio on bat da behar duzuna".
Saio berean, Gaztezulo-ko kideek Handia filmari buruz egindako bideo-kritika eman dute. Halaber, Pascal Gaigne musikariari buruzko elkarrizketa bat eman dute.
Kritikarien solasaldian, Uxue Arzelus (BERRIA) eta Mikel Yarza (Euskadi Irratia eta Kameraren atzean bloga) izan dira.