AEK

Barnetegi ibiltariak, famili barnetegiak eta Zuberera AEKren udako eskaintzaren protagonista

AEK-k 2004ko uda ikastaroak aurkeztu ditu gaur. Egitarauan ohiko ikastaro eta barnetegietaz gain aurten bi barnetegi ibiltari, familientzako barnetegia eta Zuberera ikastaroa antolatu ditu koordinakundeak.

2004ko ekainaren 2a
17:32
Entzun
AEKren nazio batzordeko kide Nerea Portillok eta AEKren udara ikastaroetako arduradunak koordinakundearen 2004 ikasturteko udarako kanpaina aurkeztu dute gaur Bilboko Kalderapeko Kulturgunean.

Bertan ikastar trinkoetan 3, 4 eta 5 orduko ikastaroak egongo direla azladu dute. Era berean aurten barnetegi eredu klasikoen sei kokaguneak aurkeztu dituzte: Nafarroa Behereko Urepelen, Zuberoako Ligin, Gipuzkoan, Adunan eta Zerainen, Bizkaian, Foruan, eta Nafarroan Arantzan. hauek bi asteko ikastaroak izango dira, eta maila guztietan emango dituzte.

Barnetegi bereziak

Honetaz gain aurten ere lau barnetegi berezi antolatu ditu AEK-ak. Lehenengoa 'Aralar zeharkatuz' barnetegia izango da, bertan ikasleek hiru orduko ibilaldiak eta hiru orduko klaseak izango dituzte egunero Aralar mendiaren inguruan. Honekin batera beste barnetegi ibiltari bat antolatu dute,bertan hamaika egunez eta bizikletan Euskal Herriko txoko desberdinak bisitatuko dituzte ikasleek.

Eskaintza bereziaren barnean Famili barnetegiak azpimarratu dituzte AEK-ko ordezkariek, hala aurten ere antolatu dituzte aurreko edizioetan hain arrakastatsu suertatu diren barnetegi hauek. Bertan gurasoek euskara ikasten duten bitartean hezitzaileak seme-alaben kargu egiten dira. Eskaintza bereziko laugarren ikastaroa Zuberera barnetegia da, barnetegi hau Ligin antolatu dute eta bertako euskalkia landuko du.

AEKren webgunea



 
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.