MUSIKA

Barricada taldeak desegitea erabaki du

Azaroaren 23an eskainiko dute azken kontzertua, Iruñeko Anaitasunan. "Giro onean" musikagintza uztea erabaki dute, 31 urtez aritu ostean.

Barricadako kideak. I. URIZ, ARP
2013ko urriaren 1a
11:25
Entzun

Barricada Iruñeko rock taldeak banantzea eta musikagintza uztea erabaki du, 31 urteko ibilbidea egin eta 24 disko argitaratu eta gero. 2011. urtearen amaieran, Enrique Villareal Drogas-ek Barricada utzi zuen, eta gainerako partaideek taldearekin jarraitzea erabaki zuten, baita disko berri bat argitaratu ere.

Barricadak azken kontzertua eskainiko du: azaroaren 23an izango da, Iruñeko Anaitasuna pabiloian.

Mila kontzertu baino gehiago eman ditu Barricadak, eta diamantezko disko bat eskuratu du, 31 urteko ibilbidean milioi bat diskotik gora salduta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.