Barricada musika taldeak aurten beteko ditu 25 urte eta, hori ospatzeko, Atarrabian (Nafarroa) kontzertua emango du martxoaren 30ean. Taldeko lau kideek -Enrique Villarreal, Javier Hernandez, Alfredo Piedrafita eta Ibon Sugarrak-, ikusleei esan diete "ondo afalduta eta musikaz betetako gaua aguantatzeko gogoz" joateko.
Hain zuzen, taldeak Atarrabian hasiko du 25. urteurreneko bira. Ondoren Espainian ariko dira, Galizian, Katalunian... Orain arte 18 disko atera dituzte, eta gaur esan dute kontzertuetan disko denetako kantak joko dituztela.
Barricada 1982an sortu zen Iruñean, Txantrea auzoan.
Musika
Barricadak Atarrabian hasiko du 25. urteurreneko bira
Martxoaren 30ean emango du kontzertua. Taldea 1982an sortu zen Iruñean, Txantrea auzoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu