Aurten abuztuaren 8tik 16ra bitarte izango da Donostiako Aste Nagusia. Oraindik Udalak ez du egitarau ofizialaren berri eman baina jaietan joko duten musika talde batzuen izenak aurreratu ditu. Besteak beste, Saguesen Nena Daconte (abuztuaren 8an), Tequila (abuztuaren 9an), Reincidentes (abuztuaren 10ean), Despistaos (abuztuaren 11n), Ojos de Brujo (abuztuaren 12an) Gatibu (abuztuaren 13an eta La Oreja de Van Gogh (abuztuaren 14an) taldeek joko dute, guztiek 23:45etik aurrera.
Trinitate plazan Barricada eta Des-Kontrol arituko dira abuztuaren 8an gaua girotzen.
festak
Barricadak, Tequilak eta Luz Casalek joko dute Donostiako Aste Nagusian
Gatibuk, Ojos de Brujok, Nena Dacontek eta Reincidentesek ere kontzertuak eskainiko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu