'Barrura begiratzeko leihoak'-en emanaldi pribatua gaur

Sortzaile eta eragile ezagunak gonbidatu ditu Zinezek Donostiako Aquariumean egingo den proiekziora

Erredakzioa
Donostia
2012ko irailaren 25a
00:00
Entzun
Zinez ekoiztetxeak Barrura begiratzeko leihoak filmaren emanaldi pribatua egingo du gaur, 10:30ean, Donostiako Aquariumean. Emanaldi horretara sortzaile eta eragile ezagunak daude gonbidatuta, hala nola Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendaria, Ramon Saizarbitoria idazlea, Andoni Egaña bertsolaria, Joan Mari Torrealdai euskaltzain eta Jakin aldizkariaren zuzendaria, Angel Amigo zinema ekoizlea, Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiko zuzendaria eta Mariano Ferrer kazetaria, beste askoren artean.

«Tristea eta umiliagarria»

Joan den astean, filmaren kopia bat entregatu behar izan zuen ekoiztetxeak Espainiako Entzutegi Nazionalean, aurkako salaketa bat dela eta. «Egoera guztiz tristea eta umiliagarria» izan da hori, ekoiztetxeko arduradunentzat. «Haatik, egoera hau modu positiboan saihestu behar dela deritzogu, gizartea bera klandestinitatera kondenatu ez dezaten filma ikusi ahal izateko», esan dute.

Gaurko emanaldia irekia izango da, eta gonbidatuez gain bertaratzen diren ikusle guztiek izango dute filma ikusteko aukera, aretoaren edukierak onartzen duen neurrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.