artea

Basterretxearen artelanak abuztuaren 31ra artean ikusgai Gernika-Lumon

Artista bizkaitarrak 1937ko bonbardaketari buruz duen ikuspegian oinarritzen da erakusketa. Guztira zortzi pintura eta bi eskultura daude.

2009ko apirilaren 8a
16:29
Entzun
Gernika-Lumoko (Bizkaia) Euskal Herria museoan gaurtik hasita abuztuaren 31ra bitarte Nestor Basterretxea (1924; Bermeo, Bizkaia) artistaren obrak ikusgai dira. Erakusketak Espainiako Gerraren ondorioz Gernikak jasandako bonbardaketari buruz Basterretxeak daukan ikuspegia du ardatz. 1937. urtean bonbardatu zuten herri hura.

Guztira zortzi pintura akriliko eta bi eskultura daude ikusgai; 1987an, Gernika-Lumoko bonbardaketen 50. urteurrenean, Basterretxeak egindako obretako batzuk, hain zuzen ere.

Basterretxea “euskal artista handia, gertukoa, umila eta langilea” dela nabarmendu du Josune Ariztondo Bizkaiko Kultura diputatuak. "Hamar obrak artistaren izaera ezkonformista eta berritzailearen" adierazle dira, haren ustez. "Artea eta ideien igorpena forma originalen bitartez iristen zaizkio ikusleari. Mundu osoan ezaguna den Basterretxearen lana, pinturaren, eskulturaren, diseinuaren eta zinearen bitartez iritsi zaigu, azken finean, artistaren espiritu nekaezina egon den leku guztietara”.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.