Kultur-jardun luzeko pertsona izan da Battitta Ürrüti Zuberoako pastoralgintzan. Zuberoako folklore, dantza eta kantuen gordetzeaz arduratzen den 'Xiberuko Zohardia' elkarteak agur eta ohore egin zion iazko azaroaren 22an, Zuberoako kulturaren alde egindako lanaren errekonozimendu gisa.
Azken pastorala 2001ean zuzendu zuen Irurin, 'Etxahun-Iruri' pastorala hain zuzen, eta orduan adierazi zuen huraxe izango zela zuzentzen zuen azkena.
Ibilbide luze zein oparoa
1951. urtean 'Robert le Diable' pastoralaren lehen taularatzean (1951), Berterretxe (1958) eta Zantxo Azkarra (1963) pastoraletan aktore izan zen Battitta Ürrüti. Maulek 1952. urtean eman zuen 'Jeanne d' Arc' pastoralean, berriz, 'Süjet' edo aktore nagusi izan zen.
Battita Ürrüti errejent zenak pastoral ugari zuzendu zituen: 'Chiquito de Cambo' (1967an, Maulen), 'Robert le Diable' (1976an, Garindainen), 'Ibañeta' (1978an, Orreaga - Garidainen), 'Ximena' (1979an, Atarratzen), 'Iparragire' (1980-1999, Urdiñarben), 'Pette Basabürü' (1982an, Pagolan), 'Allande Oihenart' (1985an, Muskildin), 'Etxahun Koblakari' (1986an, Barkoxen),'Agosti Xaho' (1988an, Urdiñarben), 'Zumalakarregi' (1989an, Altzai - Lakarrin), 'Abadia Ürrüstoi' (1990an, Maulen), 'De Treville' (1992an, Irurin), 'Sabin Arana Goiri' (1996an, Garindainen) eta 'Etxahun-Iruri' (2001ean, Irurin) .
'Chiquito de Cambo', 'Ximena', 'Iparragire', 'Etxahun-Koblakari' eta 'De tréville' pastoralak Pierra Bordazarre-Etxahun-Irurik idatzitakoak izan ziren. Besteen idazleak hauek dira: 'Ibañeta' (Junes Casenave-Harigile), 'Pette Basabürü' (Junes Casenave-Harigile), 'Allande Oihenart' (Allande Agergarai-Bordaxar), 'Agosti Xaho' (Jean-Mixel Bedaxagar), 'Zumalakarregi' (Junes Casenave-Harigile), 'Abadia Ürrüstoi' (Jean-Louis Davant), 'Sabin Araba Goiri' (Allande Agergarai-Bordaxar) eta 'Etxahun-Iruri' (Roger Idiart).
Kultura
Battitta Ürrüti pastoraletako errejenta hil da Garindainen
Battitta Ürrüti pastoraletako errejenta larunbatean hil zen bere jaioterrian, Garindainen (Zuberoa), 84 urte zituela. Gaur eguerdian zabaldu da, ordea, Ürrüti pastoralgile ezaguna hil dela dioen berria. Battitta Ürrüti 1919. urtean sortu zen Garindainen, eta beti bizi izan da bere herrian. Zuberoako hamalau pastoral zuzendu ditu Ürrütik, azkena 2001ean, 'Etxahun-Iruri' izenekoa, Irurin bertan. Haren aldeko hileta elizkizunak bihar arratsaldeko 15:00etan izango dira Garindainen elizan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu