BBK-k eta Guggenheim museoak lankidetzari eutsiko diote

750.000 euro emango dizkio BBK-k urtero, eta museoaren «babesle estrategikoa» izaten segituko du

Erredakzioa
Bilbo
2012ko otsailaren 18a
00:00
Entzun
Guggenheim museoak eta BBK Fundazioak lankidetza hitzarmena sinatu zuten atzo, eta, hortaz, azken 15 urteotako dinamikari eutsiko diotela jakinarazi (1997an ireki zuten museoa). Fundazioak 750.000 euro emango dizkio urtero, eta museoaren «babesle estrategikoa» izaten jarraituko du. Diru hori erabiliko dute museoaren proiektu orokorrak zein bi aldeen arteko ekintzak aurrera eraman ahal izateko. 15 urteko lankidetzan, BBK-k babestutako jardueretan hiru milioi pertsonak parte hartu dutela jakinarazi zuten. Jose Luis Bilbao museoko fundazioaren batzorde betearazlearen buruak lankidetzaren «garrantzia» nabarmendu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.