musika

BBK Live jaialdia, hastear

Depeche Modek emango dio hasiera jaialdiaren zortzigarren edizioari. Ostegunetik igandera bitartean, 60 emanaldi inguru izango dira; kanpatzeko tokia hirukoiztu dute.

2013ko uztailaren 11
17:44
Entzun

Kontzertua eman baino lehen, Guggenheim museoa bisitatu dute Depeche Modeko kideek, eta 2009an BBK Liven lortu zuten arrakasta berdintzea espero du talde britainiarrak.

Depeche Mode, Kings of Leon eta Green Day dira kartelburuak. Krisi garaian Euskal Herriko jaialdi eta programazio kultural gehienak txikira jotzen ari diren arren, BBK Live festibalak handira jotzen darrai oraindik ere.

Aurtengo eskaintzak orain dela lauzpabost urte baino emanaldi gehiago dauzka, jarraitzaile askoko taldeak kontratatu dituzte eta kanpatzeko lekua hirukoiztu dute: 120.000 metro koadroko eremua Kobetamendi alboko Arraiz mendian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.