BBK Live jaialdiaren inguruan ekintza paraleloak egingo dira

Bob Dylanek, Glen Hansardek, Glasvegasek eta Eli 'Paperboy' Reedek joko dute, besteak beste

Erredakzioa
Bilbo
2012ko ekainaren 19a
00:00
Entzun
BBK Live jaialdia uztailaren 12tik 14ra egingo da, baina haren bueltan ekintza paraleloak prestatu dituzte antolatzaileek. Bob Dylanek, esaterako, Guggenheim museoaren kanpoaldean joko du uztalaren 11n, museoren hamabosgarren urteurrena ospatzeko. Gainera, kontzertuak egingo dirabai BBK aretoan, baita Alondegian ere.

BBK aretoan egingo direnei Bilboko BBK Live Bereziak izena jarri diote. Horren programazioa, halere, iragan martxoan abiatu zen, eta jada Lambchopek (martxoaren 31n) eta Tortoisek (maiatzaren 13an) jo dute areto horretan, besteak beste. Uztailean,berriz, Glen Hansard (hilaren 10ean) Eli Paperboy Reed (hilaren 13an) eta Supersubmarina (hilaren 14an) arituko dira. Lehen eta azken kontzertuetarako sarrerak 15 euro balio du, eta Reedenak,aldiz, 10. Uztailaren 13an eta 14an, berriz, Glasvegasek eta The View-ek joko dute Alondegian,hurrenez hurren. Sarrera doakoa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.