Bederatzi antzerki lan Bilbon, bihartik hasita
ANTZERKIA. Bilboko Zirkuitua programa bihar hasiko da Otxarkoaga auzoan, Totum konpainiaren antzerki lan batekin. Azaroaren 30era arte, bederatzi konpainia afizionatu edo erdiprofesionalen emanaldiak ikusteko aukera izango da hiriko hainbat auzotan; gehienak, gainera, estreinaldiak izango dira. Etzi, Enriqueta Vega antzezlea ariko da Barraikuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu