Zinemaldia

Beltran: "Nire bizitzako proiektua osatu nahian nabil"

'Los tontos y los estúpidos' filmean parte hartzen du Aitor Betran aktoreak. Lan horren inguruan eta amaitzear duen proiektu batez hitz egin du 'Zurriolako butaka' saioaren bigarren atalean. [berriatb]http://www.berria.eus/berriatb/2177/[/berriatb]

'Los tontos y los estupidos' filmeko irudi bat. BERRIA
2014ko irailaren 20a
13:32
Entzun

Zuzendari Berriak sailean estreinatuko dute gaur Roberto Castonen Los tontos y los estúpidos filma. Aktore protagonistetako bat da Aitor Beltran. "Pabiloi batean grabatu genuen. Film berezia da. Urriaren 3an zinema areto komertzialetan estreinatuko dute". Ekoizle gisa Ética lanean buru-belarri dabil Beltran. "Zinemaldian finantzaketa bila ibiliko gara".

Zurriolako butaka-n Juanmi Guierrezek Ateak zabalduz dokumentalaz hitz egin du. Oiartzualdeko etxe okupatuen inguruko lana da. Iragarri du heriotzaz eta berpizteaz lan berri bat prestatzen ari dela. Pello Gutierrezek Txipirones en su tinta film laburra aurkeztuko du gaur. Xabi Gutierrez sukaldariarekin batera trilogia bat egiteko asmoa azaldu du.

Saioaren amaieran, kritikarien solasaldian Gara-ko Iratxe Fresneda eta Goienako Imanol Gallego izan dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.