Benito Lertxundik bertan behera utzi ditu bi saio
MUSIKA. Hotzeriak eragindako afonia batek eraginda, Benito Lertxundik bertan behera utzi ditu atzo Bilbon eta gaur Donostian eskaini behar zituen kontzertuak. Bilboko Euskaldunan eman behar zuen kontzertua ekainaren 4ra atzeratu dute. Donostiako Kursaaleko auditorioan, berriz, ekainaren 19an ariko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu