Gasteizen udalaren ardurapean dauden zentroek greba mugagabea hasi dute giza baliabideen berrantolaketaren planaren aurka, eta horregatik utzi dute bertan behera Lertxundiren kontzertua.
Gaurko sarrerek maiatzaren 11ko kontzerturako balioko dute, baina itzuli nahi dutenek gaur arratsaldetik bertatik izango dute horretarako aukera.