Bere buruaz beste egin du Mario Monicellik, Erroman
ZINEMA. Mario Monicelli zinemagilea hil da, 95 urte zituela. Prostatako minbizia zuen, eta Erromako ospitale batean zela, leihotik behera bota zuen bere burua, herenegun. Alberto Sordi, Vittorio de Sica, Sofia Loren eta Marcello Mastroiannirekin lan egindakoa zen, besteak beste, eta Italiako komediaren maisutzat jo izan dute askok. Erromako Zinemaren Etxean jarri dute hil kapera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu