Erland Josephson

Bergmanen aktore kutuna

Igor Susaeta.
2012ko otsailaren 28a
00:00
Entzun
Ingmar Bergman hil zenean, 2007an, Erland Josephsonek hauxe adierazi zuen zinema zuzendari suediarrari buruz: «Harekiko atxikimendu handia sentitzen nuen. Bizitza oso interesgarria eta hunkigarria eduki dugu elkarrekin». Lau urte geroago, herenegun, Josephson bera hil zen, Stockholmen, jaioterrian. 88 urte zeuzkan, eta Bergmanen aktore kutuna izan zen. 1946an lan egin zuen aurrenekoz film batean, eta 2006an azkenekoz. Autumm Sonata (1978) eta Fanny and Alexander-en (1982) lan egin zuen, besteak beste, Bergmanen aginduetara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.