Mikhail Jodorkovski errusiar enpresariari buruzko film dokumentalaren jatorrizko bertsioa ostu dute Berlinen, Berlinale zinema jaialdian emana izan aurretik. Emanaldia ez dute bertan behera utziko, antolatzaileek ostutako lanaren kopia badutelako. Otsailaren 14an emango dute.
Ciril Tustxi errusiar zinemagilearen estudioan sartu dira lapurrak zuzendaria kanpoan zenean, N-tv agentziak azaldu duenez. Txikizio handia eragin dute, baina ez dute balio handiko ezer eraman, filmaren jatorrizko bertsioa gordeta zegoen ordenagailuaz landa. Duela aste batzuetatik Tustxi ostatatua zegoen hotelean sartu eta dokumentalaren zati batzuk ostu zituzten lapurrek.
Jodorkovski Errusiako aberatsenetako bat zen. Iruzur fiskalengatik espetxeratua dago 2003az geroztik, Errusian bertan.
Berlinalen ematekoa zen Jodorkovskiri buruzko filma lapurtu dute
Kopia badutela eta hilaren 14ko emanaldia egiteko arazorik ez dagoela adierazi dute antolatzaileek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu