Musika klasikoa izango da nagusi Bermeon datorren astean. Nazioarteko 26. Musika Astearen barruan, bost kontzertu antolatu ditu udalak, abuztuaren 1etik 5era, 20:00etan guztiak.«Musikarako zaletasuna bultzatu, kalitatezko kontzertuak eskaini eta adin guztietako jendearengana iritsi» nahi dute emanaldi horien bidez.
Santa Maria elizan hasiko da kontzertu zikloa, astelehenean, Acords i Desacords hirukotearen emanaldiarekin. Taldeak ganbera, kafe eta saloiko musikak uztartzen ditu; hala, oso musika estilo desberdineko musikarienobrak konbinatzen ditu, hala nola Bachenak eta Piazzolarenak.
Asteartean, Ara Malikian biolinistaariko da, hori ere Santa Maria elizan. Armeniar jatorriko musikari libanoar hori «munduko original eta adierazkorrenetako bat» da, antolatzaileen arabera, eta hainbat kulturaren oihartzunak dituzten lanak jotzen ditu.
Pablo Sorozabal haize boskotea eta Bermeoko abesbatza ere ariko dira Santa Marian, abuztuaren 3an eta 4an. Lehenengoek dantza instrumentaletan oinarriturikoibilbide bat eskainiko dute Haize Dantzak kontzertuan. Abesbatzak, berriz, Jose Ramon Rodriguez organistak lagunduta kantatuko du. Azken kontzertua abuztuaren 5ean izango da, Bermeoko kafe antzokian, B Vocal taldearen eskutik. A cappella musikan erreferentzia bihurtu da talde hori.
Bermeoko Musika Astean Ara Malikian biolinista ariko da
Astelehenean hasiko da Musika Astea, Acords i Desacords hirukotearen saioarekin; denera, bost kontzertu izango dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu