Literatura

Bernardo Atxagaren liburu berria, apirilean: 'Markak'

Gernikako bonbardaketaz ariko da eta orduko testu bat sartuko du lanean, inoiz argitaratu gabekoa.

2007ko martxoaren 20a
11:38
Entzun
Prest dauka Bernardo Atxagak liburu berria: Markak. Hori izango du izenburua eta azpititulua, berriz, Gernika 1937. Han izandako bonbardaketaz ariko da Atxaga liburuan eta apirilean argitaratuko du.

Bi zati edukiko ditu lanak: "Batetik, neuk idatzitako 50 bat orrialde izango ditu. Eta, bestetik, bonbardaketaren aste hartan egindako testu bat; euskaraz egina dago eta sekula ez da argitaratu", esan du gaur Atxagak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan. "Liburu berezia izango da benetan".

Idazleak aurreratu duenez, 1937ko testu horretan "ludi guztiko euskaldunei halako hots bat egiten zaie batzeko eta jakin dezaten zer gertatu zen".

Horretaz gain, beste liburu bat ere ari da prestatzen: Zazpi etxe Frantzian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.