Alemanierazko itzulpenak Gabriele Schwabek egin ditu, ingelesezkoak eta katalanezkoak Toni Strubellek, eta gaztelaniazkoak, gehienak, Koldo Izagirrek.
Hain zuzen ere, Izagirre da Basquepoetry -ren zuzendari literarioa, eta poemen hautaketaz ez ezik itzultzaileen koordinazioaz ere ari da arduratzen. Alderdi teknikoaren ardura Josu Landa idazlearena da.
Aurreko urteetan, 'XX. mendeko poesia kaierak' izeneko 40 liburuko antologia zabala osatu zuen Izagirrek, XX. mendeko 40 euskal poetaren lanak batuz. Ez da, beraz, berria euskal poemen hautaketa eta antologatze lanetan. "Abiada pixka bat hartuta, jarraitu egin dugu injustizian barrena halako antologiak egiten", azaldu du, webgune berriaren aurkezpenean, Koldo Izagirrek. "Egin beharreko kalte bat da, gure ustez".
"Gure asmoa euskal poesia munduan ezagutaraztea da", jarraitu du. "Horretarako gehien interesatzen zaiguna da euskal poemak hizkuntza nagusi batzuetan sartu ahal izatea".
"Euskarazko poemen antologia bat jaso dugu webgunean, itzuliak izateko helburuarekin", adierazi du Mikel Elortza Susa argitaletxeko kideak. "Webgunean dauden 1.100 poemen arteko 100dik gora itzulita daude. Susa argitaletxeak sortutako beste webgune batzuetan baditugu poema gehiagoren itzulpenak, baina ez ditugu webgune honetara ekarri, helburua ez delako soilik euskal poesiaren webgune bat egitea, beste hizkuntza batera pasako den materiala jartzea baizik".
Kultura
Berrehun euskal poetaren 1.100 poesia jarri ditu Interneten Susa argitaletxeak
Armiarma proiektu gero eta handiagoaren baitan, Basquepoetry, euskal poesiaren ataria izeneko webgunea sareratu du Susa argitaletxeak (www.basquepoetry.net helbidean, edo bestela www. armiarma.com atarian). XV. mendetik gaur arteko 200 euskal poetaren 1.100 eskaintzen ditu Basquepoetryk, eta baita poema horietako batzuen itzulpenak ere: alemanierazkoak, ingelesezkoak, katalanezkoak eta gaztelaniazkoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu