Berri Txarrak, Independent Music Awards-en hautagai
MUSIKA. Berri Txarrak musika taldearen Folklore kantua izendatuen artean dago Independent Music Awards nazioarteko sariketan. Payola lan berrienean kaleratu zuen kantua talde nafarrak, eta punk kanturik onenaren kategorian izendatu dute hautagai. Epaimahaiak martxoaren erdialdera jakinaraziko ditu sarituen izenak. Bestetik, entzuleek beren saria zein talderi emango dioten Internet bidez bozkatu ahalko dute. Horretarako epea zabalik dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu