Berri Txarrak taldea kontzertua ematekoa zen Madrilen hilaren 15ean, baina taldeak bere webgunean jakinarazi duenez, kontzertu hori bertan behera geratu da "eskuin muturreko zentsura nardagarria dela-eta".
Jakinarazi dutenez, PPren esku dagoen Madrilgo Erkidegoko Hezkuntza Kontseilaritzak ez du kontzertua eskola publiko baten egoitzan egiteko baimenik eman, jo behar zutenak "ETAren aldeko taldeak" direla argudiatuz. Beraz, "Intolerantziaren kontrako eta adierazpen askatasunaren aldeko" kontzertua izatekoa zena ez da egingo.
Berri Txarrak taldeak eskertu egin die zaletu madrildarrei "duten pazientzia". Gaineratu dutenez, ez dute amore emango berriz bertan jo arte.
Zentsura
Berri Txarrak Madrilen ematekoa zen kontzertu bat bertan behera utzi dute "zentsura nardagarria dela-eta"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu