Kultura

Bertan behera utzi dituzte pirateriaren aurkako lege egitasmoak AEBetan

Azken egunetako protestek eta herritarren iritziak PIPAren eta SOPAren bozketak atzeratzera behartu dituzte demokratak eta errepublikanoak, adostasun falta argudiatuta.

2012ko urtarrilaren 21a
12:30
Entzun

AEBetan pirateriaren aurka Kongresuan eta Senatuan bozkatzekoak ziren lege egitasmoak, PIPA eta SOPA, bertan behera geratu dira azken egunetan Interneten izan diren protesten eta herritarrek kontrako iritziaren ondorioz. Hurrenez hurren demokratek eta errepublikanoek bultzatu dituzte lege horiek, baina beste egun zehatzik jarri gabe atzeratu dute bozketa.

Harry Reid Senatuan gehiengoa duten demokraten bozeramaileak esan du PIPA (Protect IP Act) legearen bozketa atzeratu egingo dutela; eurek bultzatu dute hori. Hasiera batean asteartean bozkatzekoak ziren, baina zehaztu du Senatuko batzorde judizialean legearen gainean adostasun gehiago izan arte ez dutela egingo. Asteak pasako direla iragarri du.

Kongresuan gehiengoa duten errepublikarren bozeramaile Lamar Smithek, Reid entzun ondoren, eurek bultzatu duten SOPA  legea ere egun zehatzik jarri gabe atzeratu dute. Pasa den asteartean otsailera atzeratu zuten, presioen ondorioz, baina orain esan du pirateriaren aurka adostasun handiagoa izan arte ez dutela aurkezteko bozketara.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.