Bertoluccik emango dio saria Marco Bellocchiori
ZINEMA. Marco Bellocchiok ibilbide osoari emandako Urrezko Lehoia jasoko du Veneziako 68. Zinema Jaialdian, eta, antolatzaileek jakinarazi dutenez, Bernardo Bertolucci izango da saria eskuetan emango diona. Irailaren 9an egingo den ekitaldian, saria emateaz gain, Nel nome del padre 1971ko pelikularen bertsio berri bat aurkeztuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu