bertsolaritza

Bertso Eguna, elkartearen mende laurdenari buruz

Donostian ospatuko dute, larunbatean. Ekitaldi nagusia 18:00etan hasiko da, Kursaalean.

2012ko urtarrilaren 24a
16:29
Entzun

Larunbat honetan izango da aurtengo Bertso Eguna, Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen 25. urteurrena gaitzat hartuta, gaurko aurkezpenean esan dutenez. Lehengo astean Beste larogei urtian liburua eta DVDa argiratu zituen elkarteak.

Donostian ospatuko dute eguna. 12:00etatik aurrera bertsotan ariko dira Bretxan, Konstituzio plazan eta Viktoria Eugenian, eta ekitaldi nagusiari 18:00etan ekingo diote, Kursaalean, 25 lagunekin. Jon Lopategik emango dio hasiera; duela mende laurden bat omenaldia egin zioten.

Ekitaldirako 300en bat sarrera geratzen dira saltzeko —1.800 lagunentzako tokia du saioa izango den aretoak—. Prezioak: elkarteko bazkideek hamabi euro, besteek hemezortzi, hamasei urtetik beherakoek zazpi.

Eguna bukatzeko, afaria eta festa, Kursaaleko jatetxean bertan. Horrako txartel guztiak agortuta daude —650ak—. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.