Zuzenean emango du finala bere webgunean BERRIAk —ETBren seinaleari esker—, 11:00etan hasita. Gainera, zuzeneko kontakizunean askotariko osagaiak erabiliko ditu. Txakur Gorria taldekoak marrazkiak egiten ariko dira egun osoan, eta nola marrazten duten ikusteko modua izango da bideo seinale baten bidez. Julen Aperribai bideogintzan ariko da Berria telebistarako, eta, tartean, giroko bideoak egingo ditu. Goizeko saioaren laburpena egiteaz gain, bideo analisi bat egingo dute Miren Garatek, Oihana Elduaienek eta Gorka Azkaratek. Sare sozialetan ere emango dute finalaren berri. Gaueko prentsaurrekoarekin amaituko du BERRIAk finaleko kontakizuna.
Eskaintza berezi ugari
Asteartean hamabi orrialdeko gehigarri bat argitaratuko du BERRIAk, paperean —sarean ere eskura izango da—. Txapelduna eta txapeldunordea elkarrizketatuko dituzte, eta gainerako finalisten hitzak jasoko dituzte. Txapeldunaren bertso guztiak bi orritan argitaratuko dituzte. Gorka Azkaratek analisi bat idatziko du, eta Jon Maiaren iritzi artikulu bat ere irakurri ahalko da. Inkesta bat egingo dute, halaber, finala ikusiko duten jende ezagunarekin. Asteartean bertan, Txakur Gorriak finalean egindako marrazkietako baten posterra argitaratuko dute.
Asteazkenean, Txapelpekoak saioren azken atala izango da ikusgai Berria TBn. Bertan, txapelduna elkarrizketatuko dute. Bestetik, txapelketaren eta finalaren analisi sosegatua egingo dute Gorka Azkaratek, Miren Garatek eta Oihana Elduaienek. Bertsozale Lokartuak taldearen azkeneko esketxa ere ikusi ahalko da.
Bertso txapelketa
Bertso finala zuzenean eskainiko du BERRIAk
14.600 bertsozale baino gehiago bilduko dira bihar Barakaldoko BECen (Bizkaia), Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean, eta BERRIAk zuzeneko kontakizuna egingo du. Horrez gain, luze eta zabal jorratuko ditu finalaren gorabeherak hurrengo egunetan ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu