Bertsozale Elkarteko Genero Batzordeak Umorez: generoa bertsolaritzan jardunaldiak antolatu ditu otsailerako, Villabonan(Gipuzkoa), gai horren inguruan egungo ekarpen nagusiak plazaratzeko. Batzorde hori 2008an sortu zuen Bertsozale Elkarteak, eta haren helburua da «heziketa tradizionalak emakume eta gizonengan duen eragina aztertu, barne egiturak deseraiki eta norberak pertsona aske eta aberatsagoa izateko dituen aukeretan sakontzea, gizarte parekide eta askeago bat sortzeko».
Lau ekitaldik osatuko dituzte jardunaldiak. Otsailaren 3an, Jone Miren Hernandezek Emozioen labirintuan: emakumeen hitza, ahotsa eta bertsolaritza, norabide ezberdin baten bila? hitzaldia eskainiko du, eta haren ondoren Xabier Odriozolak Parekidetasuna eta maskulinitate berriak izango du hizpide. Otsailaren 10ean Leire Ibargurenek Nolako umorea egin nahi bdugu emakumeok arte eszenikoetan tesinan oinarritutako hitzaldia emango du, etajardunaldiei amaiera emateko, Maialen Lujanbiok eta Judith Monterok Ornitorrinkus lana aurkeztuko dute.
Bertsolaritza eta generoari buruz, 'Umorez' jardunaldiak antolatu dituzte
Jone Miren Hernandez, Xabier Odriozola, Leire Ibarguren, Maialen Lujanbio eta Judith Montero, hizlariak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu