Kontxu Odriozola (Azpeitia, Gipuzkoa, 1945) aktoreak jasoko du aurten EAB Euskal Aktoreen Batasunak eman ohi duen Besarkada saria. Antzerkiari eta arte eszenikoei egindako ekarpena txalotzen du sari horren bidez EABk.
Hain zuzen ere, elkarte horrek urteroko jaia egingo du gaur iluntzean Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, eta ekitaldi horretan emango diote saria Odriozolari. 20:00etan hasiko da.
Omenaldiak poz handia eman diola agertu du aktoreak, bere kideek emandakoa delako.
Antzerkia
Besarkada Saria jasoko du Kontxu Odriozolak
Euskal Aktoreen Batasunak jaia egingo du gaur iluntzean Donostiako Victoria Eugenia antzokian, eta ekitaldian omenduko dute aktorea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu