KulTURA

Beste bidegile batzuen txanda

Joanes Leizarraga, Sebastian Manuel Mendiburu, Joakin Lizarraga Elkanokoa, Pablo Pedro Astarloa, Xabier Peña, Xabier Olaskoaga, Jesus Atxa eta Fernando Muniozguren dira 'Bidegileak' sortako protagonista berriak.

2008ko urriaren 29a
17:14
Entzun
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Bidegileak bildumako 51. eta 52. sortak osatu eta argitaratu ditu, eta oraingoan euskal idazle klasikoek eta eragileek osatzen dute bilduma: Joanes Leizarraga, Sebastian Manuel Mendiburu, Joakin Lizarraga Elkanokoa, Pablo Pedro Astarloa, Xabier Peña, Xabier Olaskoaga, Jesus Atxa eta Fernando Muniozguren.

Euskalgintzan aitzindari izan diren pertsonak eta taldeak ezagutzera eman nahi ditu Jaurlaritzak. Haien pentsaera, bizitza eta lana modu ulergarrian eta atseginean kaleratzen ahalegindu da.

Bi sorta horietan, Mikel Atxaga izan da zuzendari eta koordinatzaile, eta lan bakoitzetik 2.300 ale inprimatu dituzte. Paperean zabaltzeaz gain, www.euskara.euskadi.net helbidean daude, lehenago argitaratutako sortekin batera. Zabalpena, salmenta bidez ez ezik, ikastetxe, euskaltegi eta herri-liburutegien bitartez egingo dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.