Beste eredu baten bila hasiko da Gonzalez Sinde

Filmen grabazioak eskaintzen zituzten hainbat webguneren jabeetako bi atxilotu ditu Espainiako Poliziak

Agentziak
Madril
2010eko abenduaren 23a
00:00
Entzun
Espainiako Kongresuko Ekonomia Batzordeak legez kanpoko deskargen aurkako Sinde legeari ezezkoa eman eta gero, dimisioa emateko inolako asmorik ez duela adierazi du Angeles Gonzalez Sinde Espainiako Kultura ministroak, eta orain «denon nahiak beteko dituen eredua» bilatzen ahaleginduko dela. Internauten hainbat elkartek ez ezik, PP alderdiak ere Gonzalez Sinderen dimisioa eskatu du, haren izenez ezagutzen den legea bozketan atzera botea izan ondoren.

Sarean joko arau «justuak» behar dira, Gonzalez Sinderen ustez. «Bestela, gutxika-gutxika, ondarea galtzen joango gara, ez da inbertsiorik egingo kulturaren arloan, eta kultura amateurra baino ez dugu izango».

Erreakzio kontrajarriak

Internet sareko euskarazko guneetan pozgarritzat jo da Sinde legea onartu ez izana, eta Espainiako internauten artean ere bai. Espainiako Edukien Sortzaileen eta Industrien Taldeak , aitzitik, adierazi du «pirateriaren aurkako eredu gogorragoa» aurkezteko asmoa duela «Europako Batasunaren babesarekin».

Espainiako Poliziak film estreinatu berrien grabazioak deskargatzeko aukera ematen zuten hainbat webguneren jabeetako bi atxilotu zituen atzo, jabego intelektualaren aurkako ustezko delitu baten egile direlakoan. Poliziaren arabera, kamera txikiekin grabatzen zituzten filmak zinema aretoetan, eta berehala kopiak zabaltzen sei webgunetan. Poliziak emandako datuen arabera, 2.500.000 deskarga izan dituzten 100 filmetik gora zabaldu dituzte atxilotuek, eta zeharkako publizitatearen bidez irabazten zuten dirua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.