zinema

'Bez Sniegu'-k irabazi du Zinebiko sari nagusia

Poloniako pelikula da. Jon Garañoren 'Urrezko eraztuna' eta Gregorio Muroren 'Zeinek gehiago iraun' lanek lortu dute Euskal Zinearen sari nagusia.

2011ko azaroaren 18a
14:33
Entzun

Bez Sniegu (Elurrik gabe) Poloniako filmak irabazi du Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Zinemaldiaren sari nagusia, epaimahaiak gaur jakinarazi duenez. Magnus Von Horn-en gidoia eta zuzendaritza du filmak. Gaia nerabeen arteko maitasuna da, eta amaiera tragikoa du.

Jon Garañoren Urrezko eraztuna eta Gregorio Muroren Zeinek gehiago iraun lanek eskuratu dute Zinemaldiko Euskal Zinearen sari nagusia. Aurten 73 filmek hartu dute parte lehiaketan.

Espainiako Zinearen sari nagusia ere biren artean banatuko dute: Alauda Ruiz de Azuaren Dicen eta Luis Trapielloren La mujer del hatillo gris lanen artean.

53. Zinebiren amaiera ekitaldia gaur egingo dute, Bilbon, Arriaga Antzokian. Han banatuko dituzte sari guztiak.

Bihar, berriz, jaialdian saritutako film guztiak emango dituzte Arriagan, 18:00etatik aurrera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.