KULTURA

Bidador pastoralaren DVDa, kalean

12 euroan dago salgai, eta Karrikiri elkartearen egoitzan eskura daiteke, Iruñean.

Joxemiel Bidador pastorala Burguen plazan, urriaren 10ean. IñIGO URIZ / ARGAZKI PRESS
2015eko abenduaren 18a
15:53
Entzun

Joxemiel Bidador, Iruñeko euskaldunak pastoralaren DVDa karrikan da jadanik. Ikuskizunaren estreinaldi egunean —urriaren 10ean— Iruñeko Burguen Plazan zuzenean grabatutako irudiez gain, pastoralean parte hartu zuten arizale, musikari eta dantzariek Iruñeko alde zaharrean eginiko karrika-inguruko irudiak ere biltzen ditu DVDak. Horiekin batera, pastoralaren testua eta xehetasun guztiak biltzen dituen liburuxkak osatzen dute DVDa, eta 12 euroren truke eskura daiteke jada.

Pastorala Duguna dantza taldeak, Zaldiko Maldikok, Euskaldunon Biltokik eta Karrikiri elkarteak bultzatutako egitasmoa da, Joxemiel Bidador historialari, filologo, dantzari, ikertzaile, irakasle eta idazle iruindar zenaren omenez. Iruñean ekoiztutako lehenengo pastorala izan da eta estreinaldia urriaren 10ean egin zuten mukuru betetako Burguen plazan, Iruñean. Bidadorren bidez, Iruñeko euskaldunak ere omendu ditu ikuskizunak, "Bidadorrek, bere obraren bidez, gutxik bezala agerrarazi baitzuen Iruñeko euskaltzaleen izaera organikoa eta kolektiboa", sustatzaileek adierazi dutenez.

Antzerkia, dantza eta kantua nahasten dituen herri-ikuskizunaren gidoia Jon Alonsok idatzi du, eta zuzendari lanetan Aritz Ibañez eta Ihitz Iriart aritu dira. Guztira 80 lagun inguru aritu dira; musika, antzezpen eta ekoizpen lanetan, denak amateurrak eta eskuzabaltasunez. Tuterako Erraldoien konpartsak eta San Lorentzoko Dantzariek ere hartu dute parte gonbidatu gisa, bi taldeetan partaide izan baitzen Joxemiel Bidador.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.