internet

Bideorik ikusienak igotzen dituztenekin publizitate irabaziak partekatuko ditu Youtubek

Oraingoz, AEBetan soilik jarriko dute martxan egitasmo hori.

2009ko abuztuaren 27a
11:01
Entzun
Bideoak partekatzeko web orririk ezagunena da Youtube eta askotan kritikatua izan da, arrakasta horretatik etekin ekonomikoa lortzea lehentasun gisa ez duelako. Badirudi iritzi horiek kontutan hartu dituela Youtubek eta beraz, publizitate mailan lortzen dituen irabaziak bideorik ikusienak igotzen dituzten erabiltzaileekin partekatzeko asmoa adierazi du.

Orain arte, web orrira bideoak maiz igotzen zituzten erabiltzaileek irabaziak lortu zitzazketen web orriko asoziazio programako kide baziren.

Youtuberen ideia berriarekin, aldiz, bideo batek arrakasta handia lortzen badu, sortzaileak posta elektroniko bidez mezu bat jasoko du eta bertan, publizitateari esker jasoko duen diru kantitatea jakinaraziko zaio. Oraingoz, Ameriketako Estatu Batuetan soilik jarriko dute martxan egitasmo hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.