Bilbo ez da 2014ko diseinuaren munduko hiriburu izango

Erredakzioa
Bilbo
2011ko urriaren 27a
00:00
Entzun
Hegoafrikako Lurmutur Hiria izendatu dute 2014ko diseinuaren munduko hiriburu, Industria Diseinuaren Sozietatearen Nazioarteko Kontseiluak (ICSID) atzo iragarri zuenez. Bilbo finalistetako bat zen, Dublinekin (Irlanda) batera. Diseinuaren bidez gizartean egin duen eraldatzeagatik aukeratu dute Lurmutur Hiria, baina ez horregatik bakarrik. Orain arte ez dute Afrikako hiririk hautatu; gainera, Hegoafrikak demokraziaren 20. urteurrena du. Guztira, 24 herrialdetako 56 hiri aurkeztu ziren diseinuaren munduko hiriburu izatera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.