kultura

Bilbo ez da 2014ko diseinuaren munduko hiriburu izango

Hegoafrikako Lurmutur Hiria hautatu dute. Dublin eta hirurak ziren finalista.

2011ko urriaren 26a
10:34
Entzun

Lurmutur Hiria (Hegoafrika) izango da 2014ko diseinuaren munduko hiriburu (WDC 2014), gaur Taipei-n (Taiwan) erabaki dutenez. Bilbo eta Dublin (Irlanda) ziren beste bi finalistak. Industria Diseinuaren Sozietatearen Nazioarteko Kontseiluak (ICSID) iragarri du irabazlea.

24 herrialdetako 56 hirik adierazi zuten diseinuaren munduko hiriburu izateko asmoa, eta Lurmutur Hiria, Bilbo eta Dublin geratu ziren finalista, ekainean jakin zenez.

Bilboko hautagaitza, besteak beste, Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak bultzatu zuten, Bilbao: Hirien Disenua lelopean.

Diseinuaren munduko hiriburuaren izendapena orain arte hiri hauek eskuratu dute: Turin (2008), Seul (2010) eta Helsinki-k (2012). Izendapenak hiria berpizteko eta herritarren bizi-kalitatea hobetzeko balio duela diote antolatzaileek.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.