Bilboko Barreak Francisco Ibañez sarituko du, eta surrealismoa izango du ardatz

Juan Carlos Egileorren eta Jacques Carelmanen erakusketak izango dira jaialdian; hilaren 28tik urriaren 2ra egingo dute

Erredakzioa
Bilbo
2011ko irailaren 23a
00:00
Entzun
Heldu den asteazkenean hasiko da Umorezko Literatura eta Arteen Bilboko Jaialdia, eta, besteak beste, Frederic Beigbbeder idazle frantsesak, Carmen Posadas uruguaitarrak, Elvira Lindo espainiarrak, David Logde ingelesak eta Albert Boadella antzerkigile kataluniarrak parte hartuko dute urriaren 2ra arte izango diren elkarrizketa eta mahai inguruetan. Alondegian, Kale Nagusiko BBK aretoan eta Areatzan paratutako karpan egingo dituzte festibaleko ekitaldiak. Esaterako, Juan Carlos Egileorrek Bizkaiko kazeta batean argitaratutako lanen erakusketa eta Pedro Reyes umoristaren emanaldia BBK aretoan izango dira. Areatzan umorezko lanen azoka jarriko dute, eta Alondegian Jacques Carelmanen erakusketa zabalduko dute. Besteak beste Mortadelo eta Filemon eta Pepe Gotera eta Otilio pertsonaien egilea denak, alegia, Francisco Ibañezek, bere lanak sinatu egingo ditu Areatzan, urriaren 2an. Bilboko Barrea saria urriaren 1ean jasoko du, BBK aretoan. Eta jaialdiko zuzendari Juan Bas idazleak elkarrizketa egingo dio jendaurrean. Bilboko Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta BBK-k finantzatutako jaialdia izan arren, euskarazko umoregintzak ez du izango tarterik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.