Bilboko BBK Live jaialdiak 17,5 milioi euro bildu ditu, eta hotelak bete egin dira

Iaz baino 1,3 milioi euro gehiago bildu dituzte, eta dendek zein tabernek irabazi handiak izan dituzte

Erredakzioa
Bilbo
2012ko uztailaren 19a
00:00
Entzun
Bilboko BBK Liven zazpigarrenjaialdiak 17,5 milioi euro bildu ditu, arduradunek eta hiriko denda eta tabernek espero zuten baino gehiago. Bilboko hotelak erabat beteta egon dira jaialdian, eta, udalaren esanetan, iaz baino 1,3 milioi euro gehiago utzi dituzte bisitariek hirian.

Jaialdiko arduradunen esanetan, arrakasta nabarmena lortu dute aurten, batez ere «egungo krisi egoera kontuan hartuta». Bilbo Dendak merkatari elkarteak ere «emaitza positiboak» lortu dituztela adierazi du, jaialdiak «hiria ekonomikoki suspertu» egin duela esanez.

Arduradunen esanetan, 110.000 bisitari izan dira jaialdian, eta Bilboko Turismo bulegoan izandako lagunen %51 atzerritarrak izan dira. «Datu horrek esan nahi du jaialdi honek nazioarteko garrantzia duela, eta horrek etekinak ekarri dizkio hiriari».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.