Aurtengo jaialdiak, bederatzigarrenak, hortaz, 120.000 pertsona bilduko ditu Kobetamendiko zelaietan, orain dela bi urteko markak hautsiz —109.178 bertaratu ziren—.
Last Tourrekoek, antolatzaileek, joan den astean iragarri zuten larunbateko kontzertuetarako sarrera guztiak saldu zirela—40.000—, eta, era berean, jaialdiaren hiru egunetarako bonu guztiak, 35.000, amaituta zeudela.
Uztailaren 10ean, ostegunean, Franz Ferdinand, Vetusta Morla eta Crystal Fightersek joko dute, besteak beste; 11n, ostiralean, The Prodigy, Foster The People eta Jack Johnson ariko dira hainbat talderen artean, eta azken egunean, 12an, The Black Keys eta MGMT dira kartelburuak.