kultura

Bilboko Guggenheimek milioi bat bisitari jaso ditu aurten, azken lau urteetan ez bezala

'David Hockney: ikuspegi zabalago bat' erakusketak 543.398 bisitari izan ditu.

2012ko abenduaren 26a
18:38
Entzun

Bilboko Guggenheim museoak 2012. urteko milioigarren bisitaria izan du gaur, eguerdi aldera. 2007an hamargarren urteurrena ospatu zuenetik, ez zen kopuru horretara heldu. Museoaren ibilbidean bisitari gehien izandako hirugarren urtea izango da aurtengoa, bertako arduradunek emandako datuen arabera.

Arte programazioari dagokionez, David Hockney: ikuspegi zabalago bat izan da bisitari gehien lortu duen erakusketa: 543.398. Udan izan zen, eta, hala, 2012ko uda museoaren historian onenetakoa izan da, beste uda bitan baino ez baitziren horrenbeste bisitari egon. 

Kultur jardueren artean, Guggenheim museoaren 15. urteurrena dela-eta askotariko ekitaldiak izan dira: arteari, musikari, dantzari, gastronomiari, arkitekturari, arte eszenikoei eta teknologia berriei lotutakoak, 70etik gora. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.