KULTURA

Bilboko Kalealdia uztailaren 2tik 7ra bitartean egingo dute

Hiriburuko zazpi kaleek eta ingurukoek 48 proposamen eszeniko jasoko dituzte. Besteak beste, musika, dantza garaikidera, kaleko antzerkia, zirku modernoa, aireko akrobaziak eta txotxongiloak izango dira ikusgai. 

2012ko ekainaren 19a
12:48
Entzun

Bilboko Kalealdia, aurkeztu dute gaur eta hamahirugarren edizioko egitaraua kalitate handiko proposamenekin bete dute. Kaleko Antzerki eta Arteen jaialdia sei egunez luzatuko da, uztailaren 2tik 7ra, eta Bilboko kaleek 48 ikuskizun jasoko dituzte, 22 konpainia ezberdinenak.

Horietatik 13 Frantziatik eta Belgikatik etorritakoak dira, bat Argentinatik eta hiru Estatutik, Euskal Herriko Gaitzerdi, Malas Compañías, Matrioska, Anita Maravillas eta Helena Golab taldeekin batera.

Guztiek ere euren azken lanak aurkeztuko dituzte Bilbon, gehienak proposamen eszeniko berritzaileak.Besteak beste, musika, dantza garaikidera, kaleko antzerkia, zirku modernoa, aireko akrobaziak eta txotxongiloak izango dira ikusgai. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.