Bilboko plazetan erromeriak egngo dituzte zazpi dantza taldek

Gaztedi dantza taldeak 60. urtemuga ospatuko du, Ibon Koteron, Jon Maia eta beste batzuen eskola bereziak eskainiz

Erredakzioa
Bilbo
2011ko otsailaren 23a
00:00
Entzun
Dantza plazetan egitarauaren barruan, 40tik gora ekitaldi antolatu ditu Bilboko Udalak. Hamabost plazetan izango dira erromeriak larunbat honetatik aurrera. Beti Jai Alai, Salbatzaile dantza taldea eta Deustuko folklore taldea dantzatuko dira etzidamu, Aita Donostia, Santiago eta San Pedro plazetan, hurrenez hurren. Aurten, halaber, Solokoetxen, Sarrikon, Ibarrekolandan eta Zorrotzan ere izango dira saioak.

Santutxuko Gaztedi dantzari taldeak 60. urtemuga ospatuko du. Eta, ohikoak dituen erromeriak egiteaz gain, eskola bereziak eskainiko ditu zenbait adituren eskutik, Begoñako auzo etxean. Ibon Koteron musikariak (ostiral honetan), Natxo Montero dantzariak (larunbatean), Kepa Junkera musikariak (martxoaren 25ean) eta Jon Maia dantzariak (martxoaren 26an) emango dituzte eskola horiek, besteak beste.

Horretaz gain, 300 dantzari bilduko dituen ikuskizuna prestatzen ari da Gaztedi, Udalarekin elkarlanean. Uztail hasieran emateko asmoa dute, Kalealdia jaialdiaren barruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.