'Bilintx' «sasi-pastorala» emango du gaur Saskiko Sasikoak taldeak
Poetaren bizitzako kontuak jorratuko dituzte, Donostian, Zuberoako pastoralaren hainbat elementurekin
Sasiko Sasikoak aktore, dantzari eta bertsolari taldeak Bilintx «sasi-pastorala» emango du gaur, 20:00etan, Donostiako Antigua auzoko Doka kafe antzokian. Zuberoako pastoralaren elementu batzuk hartuz, Indalezio Bizkarrondo Bilintx donostiar poetaren bizitzako hainbat kontu jorratuko dituzte. «Zuberoako pastoralen unibertsoa gipuzkoar aktoreen begietatik aztertzen dugun heinean, ezin esan baitaiteke %100ean antzinako agerpen horren oinordekoak garenik», adierazi dute taldeko kideek, beren lanari «sasi-pastoral» zergatik deitzen dioten arrazoitzean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu