OSCAR SARIAK

'Birdman' eta 'The Grand Budapest Hotel' filmek bederatzina hautagaitza jaso dituzte

'The Imitation Game'-k zortzi lortu ditu, eta 'Boyhood' faborito nagusietako batek eta 'American Sniper'-ek, seina. Datorren otsailaren 22an banatuko dira sariak, Los Angelesen (Kalifornia, AEB).

'Birdman'-ek bederatzi izendapen lortu ditu.
Igor Susaeta.
2015eko urtarrilaren 15a
15:19
Entzun

Pelikula onenaren sarirako hautagaiak dira American Sniper (Clint Eastwood), The Imitation Game (Morten Tyldum), Selma (Ava DuVernay), Whiplash (Damien Chazelle), The Theory of Everything (James Marsh), Boyhood (Richard Linklater), Birdman (Alejandro Gonzalez Iñarritu) eta The Grand Budapest Hotel (Wes Anderson). Zuzendari onenaren saria irabazteko ondokoak aukeratu ditu Hollywoodeko akademiak: LInklater, Gonzalez Iñarritu, Bennet Miller (Foxcatcher),  Anderson eta Tyldum.

Aktoreei dagokienez, emakumezko onenaren sarirako bost hautagaiak dira Marion Cotillard (Deux jours, une nuit), Felicity Jones (The Theory of Everything), Rosamund Pike (Gone Girl), Julianne Moore (Still Alice) eta Reese Whiterspoon (Wild). Eta gizonezkoetan, ondokoak: Michel Keaton (Birdman), Eddie Redmayne (The Theory of Everything), Benedict Cumberbatch (The Imitation Game), Steve Carell (Foxcatcher)  eta Bradley Cooper (American Sniper).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.