Kultura

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa finalera iritsiko da datorren larunbatean

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalera sailkatu diren zortzi bertsolariak -Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue, Fredi Paia, Iratxe Ibarra, Jone Uria, Oihana Bartra, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia- "gogotsu" eta "ilusioz beterik" agertu dira larunbateko saioaren aurrean.

Finalean ariko diren bertsolariak, aurkezpenean. @BBERTSOZALE
gotzon hermosilla
2014ko abenduaren 17a
14:05
Entzun

Aurten, lau andrazko eta lau gizonezko sailkatu dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalerako. Hain zuzen ere, irabazleari txapela janzteko eginkizuna Kristina Mardarasi egokituko zaio, aitzindarietako bat Bizkaian andrazkoen ahotsa bertsolaritzaren plazara eramaten. Mardarasek esan du "ohorea" dela irabazleari txapela jartzeko bera aukeratu izana, eta zortzi finalistetako edozeini txapela "gustura" jarriko liokeen arren, ilusio berezia egingo liokeela Bizkaiko Txapelketan lehenengo aldiz txapelduna emakumezkoa izango balitz.

Finala 17:30ean hasiko da Bilbao Arena aretoan, Bilbon. Ateak 16:00etan zabalduko dituzte, eta hara joan nahi duten bertsozaleei sasoiz ibiltzeko eta garraio publikoak erabiltzeko aholkatu diete antolatzaileek. Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eu webgunean, eta zapatuan bertan ere salgai jarriko dituzte Bilbao Arenako txarteldegian 14:00etatik aurrera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.